Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (CSN gaztelaniazko sigletan) Garoñako zentral nuklearra ixteko beharrezko dokumentuak bidali dizkio zentralaren jabe den Nuclenor enpresari. Garoñak martxan jarrai zezan baimena eskatu behar zuten zentralaren jabeek (Endesa eta Iberdrolak erdibana kontrolatzen dute Nuclenor). Ez dute egin, epea agortu da eta beraz, 2013ko San Fermin bezperan itxiko da Garoña, uztailaren 6an.
Jarraitzeko baimenik ez eskatzearen atzean, sektorearen araudiak sortzen duen "ziurgabetasuna" aipatu zuen Nuclenorrek joan den astean. "Ziurgabetasun" horren atzean arrazoi ekonomikoak daude: Espainiako Industria Ministerioak ez du jakinarazi nuklearren sektoreari zenbateko zergak jarriko dizkion energia sektorearen erreforma indarrean jartzen duenean.
Garoñaren itxiera gertuago dagoela dirudien arren, Burgosko Diputazioko presidenteak, César Ricok, egoera "berbideratu" daitekeela adierazi zuen atzo. Endesari eta Iberdrolari "kontuak egin" ditzatela eskatu zien, "ez dugu nahi dirua gal dezazuen, baina beharbada zer edo zer irabazteari utzi beharko diozue".
Zentrala behin betiko itxiko balitz, desmuntatzeko lanek luze joko lukete. Enresa enpresa publikoa arduratuko litzateke zeregin horretaz. Duela bi urte hasi ziren Espainiako beste zentral nuklear bat desmuntatzen Extremadurako Zoritan. Orduan iragarri zutenez, 2016ra bitartean luzatuko dira lanak eta 4.000 tona hondakin erradiaktibo sortuko dira.
Informazio gehiago:
Pello Zubiriak aste honetako ARGIA astekarian erradiazio nuklearrak eragiten dituen mutazioez idatzi du. Irakurri Tximeleta mutanteak Fukushiman... eta ziurrenik Garoñan artikulua.
Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.
Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.
Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]
Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]
Garoña itxi zen garaiko ospakizunak urruti daude. Lasaitua hartu genuen gehienok, zentral nuklearraz ahazten has gintezkeelakoan
Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio Garoña desegiteko proiektuari. Talde ekologistak ingurunea eta segurtasuna fase guztietan aztertzea eta ingurunea biziberritzeko plan bat eskatu du, besteak beste.
2012. urtetik geldi dago Garoñako zentral nuklearra eta 2021ean hasiko dira hura eraisten, Espainiako Gobernuak EH Bilduren galdera parlamentario bati erantzunez informatu duenez.
Eraiste-aurreko lanen plangintzan gabezia nabariak daudela adierazi du Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak. Ikuskatzea joan den martxoan izan zen, eta batzordeak ateratako txostenak dio langileen irradiazio-mailaren kalkuluaren gainean eragin handia izango dutela plangintzaren... [+]