Pertsonen salerosketaren aurkako kanpaina bortitza egiten ari da Kanbodiako gobernua. Berez, behartuta diharduten sexu langileak askatu eta birkokatzea da kanpainaren helburua, baina hainbat emakumek aitortu dute H&M edo Benetton bezalako arropa markentzat lan egitera behartzen dituztela gero.
Kaltetuen hitzetan, industria horietako lan-baldintzak eta soldatak lehengoak baino okerragoak dira. Astean sei egunetan lan eginda, hilabeteko 60 euro ordaintzen dizkiete emakumeei H&M hornitzen duen fabrika batean.
Hala jaso du Vice-k bideo honetan: