Jasone Osorori lekukoa hartuko dio Garbiñe Ubeda kazetari eta idazleak. Hala erabaki du Euskal Idazleen Elkarteko batzar orokorrak. Lau urterako hartuko du ardura berria. Nora Arbelbidea, Ana Galarraga eta Peru Iparragirre izango ditu Zuzendaritza Batzordeko kide.
Elkartearen zuzendaritzak proposatu du Garbiñe Ubeda Goikoetxea (Tolosa, 1967) ardura hori betetzeko. Larunbatean batu zen Batzar Orokorra eta Jasone Osororen ordezkoa nor izango zen erabaki zuten. Ubedak kideen babes osoa jaso zuen eta datozen lau urteetan bera izango da EIEko lehendakaria.
Kazetari eta diseinatzaile lanetan ibilbide oparoa egin du Ubedak ARGIAn –zuzendari izana da– eta gero Euskaldunon Egunkaria, Berria eta beste hainbatetan. Negu Gorriak-Ideia zabaldu tour 95 (1995, Susa) bere lehen lana izan zen. Taldeak Europan barrena eginiko giraren kronika idatzi zuen Ubedak. Urte batzuk beranduago idatzi zuen Mila ezker (2009, Susa): ezkerra izatearen abantailez eta desabantailez aritu zen bertan. Azkena duela bost urte argitaratu zuen, Hobe isilik (2013, Elkar) izenez: 36ko gerran miliziano ibili ostean, Frantzian galdu zen aitona anarkistaren arrastoaren atzetik dabilen bilobaren istoria jaso zuen bertan.
Ubeda ez da bakarrik egongo kargu berrian. Zuzendaritza Batzordeko kide izango diren beste hiru lagun ere aukeratu baitzituzten larunbateko biltzarrean: Nora Arbelbidek, Ana Galarragak eta Peru Iparragirrek osatuko dute lan taldea. Aurrekontuak ere onartu zituzten. Biltzarraren ostean ezohiko batzarra egin zuten bazkide gazteen parte hartzea errazteko modua berriak aztertzeko.
Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Susa, 2024
Izenburua aski argia da: Zuzi iraxegia. Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa (TZ, 2025). Eta 300 orrialdeko liburu mardulean, XIV. mendeaz gero gurean izan diren emakume idazleen gainean jardun du, irakasleari dagozkion azalpenak emanez bezainbat, testu klasikorik... [+]
89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.
Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Asfaltoaren azpian, lorea
Testua: Mónica Rodríguez
Ilustrazioak: Rocío Araya
Itzulpena: Itziar Ultzurrun
A fin de cuentos, 2025
Larretxeatarren oinordea da, aizkolari, harri-jasotzaile, txinga-eramale eta, oro har, herri-kirolari handien ondokoa. Patxi du aita; Donato, berriz, osaba. Hasier Larretxea, aldiz, da gizarte langile, da idazle, da homosexual. Harro beharko genuke denok.
Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]
Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.
Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]
Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]
Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]
Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak
Miren Guilló
EHU, 2024
Miren Guilló antropologoaren saiakera berria argitaratu du EHUk. Odolaren matxinada da izenburu... [+]
2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]