Igeriketa sinkronizatua egiten du Iruñeko Mariburruntzi emakume helduen taldeak, eta aurten Japonian izan dira. Grinaz bizi dute euren kirola, Euskalerria Irratian Reyes Ilintxetak egindako elkarrizketan ondo antzeman daitekeen bezala.
Anaitasuna klubeko Mariburruntzi Sinkro Taldeak Japoniako jokatutako Igeriketa Artistikoaren Mundu Txapelketan parte hartu du. Laugarren postua eta brontzezko domina ekarri dute 50 eta 64 urte bitarteko kategorian. Zortzi igerilarik eta entrenatzaileak osatzen dute taldea. Horietako bat, Garbiñe Rekarte, gurean izan da azalduz nola joan zaien txapelketa eta zer arazo izan duten tifoiak direla eta.