argia.eus
INPRIMATU
Garazi Larunbe: “Nire historia kontatuz baikortasuna zabaldu nahi dut”
  • Erizaintza ikaslea eta eskubaloi jokalaria da Garazi Larunbe. Orain dela hemezortzi egun baieztatu zuen koronabriusa zuela, eta ordutik etxean dago, bakarrik. Ongi dago, eta positibo izaten saiatzen ari da. Izena ere jarri dio birusari: coronito.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2020ko martxoaren 30

Erizaintza praktikak egiten ari zela kutsatu zen koronabirusarekin Larunbe, Nafarroako Unibertsitate Klinikan. Zentro horretara iritsi zen lehen kutsatuarekin izan zen: gaixoak sintoma arruntak zituen, eta ez zuten protokoloa aplikatu. Ordutik, 25 egun igaro ditu berrogeialdian.

Hasieran kutsatua egotearen albistea oso gaizki hartu zuela aitortu du, baina baikorra izaten saiatzen ari da, eta birusari hitz egiten dio horretarako. Kostatzen zaio bere historia kontatzea, baina lagungarri izan daitekeela uste du.