Azken asteotan hainbat jardunaldi antolatu dira Bilbon euskal hedabideen orainaz eta geroaz hausnartzeko. Otsailaren 22an, Euskal hedabideak, itun bila jardunaldian euskal hedabideen kartografia osatzeko, euskal hedabideen garrantzia azpimarratzeko eta diru laguntzetatik itunera eman diren hainbat esperientzia ezagutzeko aukera izango da. Besteak beste, garai berrirako hedabideek eta administrazioek esparru berria sortzeko proposamena egingo dute.
Hedabideak hizkuntza baten biziberritzerako funtsezko zutabeetako bat dira. Euskal hedabideek 30 urtetik gorako ibilbidea egina dute, baina oraindik egonkortasuna falta dute, erronka eta proiektu berriei heltzeko.
Herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea ziurtatu ahal izateko, ituna posible ote da hedabideen eta administrazioen artean? Galdera horri tiraka abiatuko da Euskal hedabideak, itun bila jardunaldia datorren otsailaren 22an, asteazkena, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria 15).
Egitaraua
09:15 : Sarrera
Andres Urrutia euskaltzainburua
Estibalitz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria
Alberto Barandiaran HEKIMENeko (Euskal Hedabideen Elkartea) zuzendaria
09:30 – 10:15 : Euskal hedabideen kartografia: zer, zenbat, non
Libe Mimenza – Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea
10:15 – 11:15 : Zergatik dira garrantzitsuak euskal hedabideak XXI. mendean?
Jone Goirigolzarri eta Xabier Landabidea – Deustuko Unibertsitateko irakasleak
11:15 – 11:45 : Atsedena
11:45 – 12:45 : Diru laguntzetatik itunera: hainbat esperientzia
12:45 – 13:30 : Esparru berria garai berrirako
Alberto Barandiaran – Hekimen elkarteko zuzendaria
13:30 – 14:00 : Solasaldia eta itxiera
Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra