argia.eus
INPRIMATU
Hezkuntzak euskara berreskuratzeko izan duen garrantziaz liburua eta dokumentala Garabideren eskutik
  • Garabide Kultur Elkarteak 2009an hasitako proiektuaren laugarren alea argitaratu du. Euskararen berreskuratzean ardatz izan diren eragileak landu ditu aurreko hiru lanetan eta oraingoan hizkuntza errekuperatzen lan handia egin duen hezkuntzari eskaini dio liburua eta dokumentala.

ARGIA @argia 2013ko uztailaren 16a

Maiz hizkuntzak baztertzeko tresna gisa erabili izan dira eskolak. Europan edo Mendebaldeko zibilizazioetan, gutxiengoen hezkuntza estatuen batasunerako traba dela uste izan da, estatuek hizkuntza nagusia irakatsi dute zentroetan, eta komunitate elebidunak edo hizkuntza gutxitudunak elebakartasunera bultzatu dituzte. Euskal Herrian hezkuntza gauza ugariren abiapuntu izan da. 1960ko hamarkadan hasi ziren ikastolak sortzen eta haien atzean zegoen gogoeta zen euskararen galerari galga jarri eta berreskurapena lantzen hastekotan, ezinbestekoa zela irakaskuntzan sartzea. Hezkuntza. Euskararen berrekuratzea IV liburuak orduan hasi eta gaur arteko ibilbidea aztertu du.

Garabideren aurreko proiektuak ondokoak dira: Euskararen Berreskuratzea. Hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk; Hizkuntzen estandarizazioa - Euskararen berreskuratzea II; eta Hedabideak – Euskararen berreskuratzea III. Proiektuaren koordinatzailea Alberto Barandiaran da.