argia.eus
INPRIMATU
‘Gara’-ko zuzendaria Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu dute
  • “Terrorismoa goratzea” egotzita Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu dute Iñaki Soto Gara egunkariko zuzendaria. Inputatu gisa deklaratuko du Sotok, Eloy Velasco epaileak deituta. Egunkari horretan kaleratutako iritzi artikulu batengatik inputatu du Soto epaileak, artikuluaren egileak lehenago ere inputatuak izan diren arren.

ARGIA @argia 2012ko abenduaren 19a
IƱaki Soto Gara-ko zuzendaria

Idazkari judizialak sinatutako oharrak dio “beharrezkoa” dela Soto deklaratzera joatea Auzitegi Nazionalera, eta abokatuarekin, Garan irakur daitekeenez. Abenduaren 14ko data daukan zitazio judizialak dioenez, 120/12 zenbakidun diligentzietan kokatzen da deklarazioa eta ez du xehetasun gehiago ematen.