Urriaren 27an aurkeztuko da euskarazko zinemaren gordailua izateko asmoz jaioko den Ganbara egitasmoa. Zinea.eus-eko arduradunak daude proiektu horren atzean. Oraindik ez dute egitasmoari buruzko bestelako ezaugarririk zabaldu, baina interesa duen oro hurbil daiteke datorren urriaren 27an, 12:00etan, Donostiako Tabakaleran egingo duten aurkezpen ekitaldira.
Momentuz proiektu berriaz aurreratu duten bakarra spot umoretsu hau izan da: