argia.eus
INPRIMATU
Gamesako langileek atsekabea agertu dute Nafarroako Gobernuak alternatibak bilatzeko egin duen kudeaketagatik
  • Nafarroako Gobernuak Agoitzen "enpleguari eusteko duen ezintasuna" deitoratu dute Siemes-Gamesako langileek  abuztuaren 5ean, enpresa batzordeak Nafarroako Gobernuarekin egin duen bileraren ostean. Bilera horretan, langileek adierazi dutenez, Gobernuak esan die ez duela gestio bakar batek ere aurrera egin, eta, gaur egun, ez duela beste aukerarik enpleguari eusteko.

Ahotsa.info @ahotsainfo 2020ko abuztuaren 06a

Testuinguru horretan, Batzordeak atsekabea agertu du eta deitoratu egin du Nafarroako Gobernuaren ezintasuna, eta, are gehiago, enpresa hori ixteak Pirinio aurreko eremuko despopulazioaren arazoa larriagotuko luke (gogoratu behar da Europar Batasunak despopulatzeko arriskua 12,5 biztanleko dentsitatean kokatzen duela kilometro koadroko, eta Nafarroako Pirinio aurreko eremuan dentsitatea 7,7koa dela), eta, era berean, langabezia-arazoa areagotuko lukeela. Nafarroako batez bestekoa baino langabezia-tasa handiagoa duen herria ( % 13,6 Agoitzen eta % 9,6 Aurreko guztia nahikoa ez balitz, gainera, energia berriztagarriak Espezializazio adimenduneko Estrategiaren parte dira, eta estrategia horrekin Nafarroako Gobernuak behin eta berriz esan du konprometituta dagoela.

Azkenik, Batzordeak Siemens Gamesaren jarrera eta portaera salatu nahi du. Multinazional horrek modu krudel eta ankerrean tratatu gaitu, gure etorkizuna eta gure familiena kontuan hartu gabe, nahiz eta diru publikotik milioika euro jaso.