Gallardo Taldeak kaleratze-agiriak bidali dizkie horiek jasotzeke zituzten Azpeitiko Corrugados enpresako 40 langileei. Hala, lantegia hutsik geratuko da zenbait asteren buruan.
Langileek erregulazio espedientearen aurkako eskaria aurkeztu dute, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak urriaren 29an aztertuko du.
Kaleratzeak hasi aurretik 300 langile zituen Corrugados enpresak.
Itxieraren aurrean, instituzioei "arduraz" jokatzeko eskatu die enpresa batzordeak. Esteban Campos batzordeko kideak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak itxiera saihesteko egin dituen gestioez informatzeko zain daude langileak. "Hainbat alditan berauekin biltzeko saiakera egin dugun arren egun erantzunik gabe jarraitzen dugu eta gure lantegiaren inguruan duten utzikeria salatu beharrean gara beste behin ere", dio batzordeak plazaratutako oharrak.
Bestalde, enpresa "hiltzen utzi izana" leporatu diote egoitza nagusia Badajozen duen Gallardo Taldeari.