argia.eus
INPRIMATU
Gallardo Taldeak hilaren 23an emango ditu Corrugadoseko kaleratze aginduak
  • Gallardo taldeak, Azpeitiko Corrugados taldearen jabeak, hilaren 23an emango die langile guztien despeditze kolektiborako agindua (300 lagun baino gehiagorena) Lanbideko Zuzendaritza Nagusiari (LZN) eta Gizarte Segurantzari.

Lide Hernando @lidehernando 2013ko apirilaren 19a
Corrugadoseko langileen kaleratzea aginduko dute (argazkia: gara.naiz.info)

Neurri hori hartu izanaren arrazoiak, enpresaren hitzetan, iaz produktu siderurgikoen kontsumoa %19 jaitsi izana eta merkatuaren aurreikuspenak onak ez izatea dira.

Iraizpen kolektiboa LZN-ra bidali ostean, 30 egun iraungo dituen kontsulta periodoa zabalduko dute.

Corrugados Azpeitiak altzairuzko barrak ekoizten zituen. Azken urteetan, 100 milioi eurotako galerak eduki ditu, eta “enpresak ezin zuen horrela jarraitu”, Gallardo taldeko ordezkari batek esan duenez.

Azpeitiko Corrugados enpresan ez ezik, Gallardo taldeak beste enpresa batzuetan ere enplegu murrizketak egin ditu: Corrugados Lasaon, Ferromallasen eta Grupo Alfonso Gallardo SL-n.