argia.eus
INPRIMATU
Galizieraz hitz egiteagatik eraso egin diote emakume bati Lugon
  • Lagunarekin galizieraz ari zelako gizon batek besoetatik heldu eta demanda egin ziola salatu du emakume batek Lugon. Poliziak erasotzailea identifikatu du dagoeneko. “Gure herrian gure hizkuntza hitz egiteagatik beldur izatea nahi dute, baina ez gara geldituko”, adierazi du Normalizazio Linguistikorako Galiziako Mahaiak.

ARGIA @argia 2022ko martxoaren 22a

Nos Diarion irakurri dugunez, erasoa Lugoko hotel batean gertatu zen eta handik ordu batzuetara Poliziak gizona identifikatu eta haren aurkako prozesua zabaldu zuen polizia-etxean.

Lugoko Udalak gertatutakoa salatu eta herriko eskubide linguistikoen defentsan lan egingo duela adierazi du. “Urtetan entzun ostean galizieraren inposizioari buruzko istorioak, eskuin muturrak hauspotutako gorroto diskurtso horrek halako egoerak eragiten dituela ikusten ari gara, gure hizkuntzak bizi izandako urte ilunetara garamatzatenak”, gaineratu du Udaleko Hizkuntza zinegotziak.