argia.eus
INPRIMATU
Galiziako istripuaren ibilbidean segurtasun sistema hobea jartzea baztertu zuten Renfek eta Adifek
  • 2010ean baztertu zuten Renfek eta Adifek Galiziako tren ibilbide horretan segurtasun sistema hobea jartzea. Atzo bi enpresek Espainiako kongresuan egindako agerraldian azaldu zutenez segurtasun sistema ezarri izan balute, sistemak berarekin zekarren galgatze automatikoak istripua saihestuko zuen.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko abuztuaren 09a
hainbat azterketaren ostean erabaki zen ez zela beharrezkoa galgatze sistema automatikoa Santiagoko sarbidearen zati horretan. Argazkia: cadenaser

Adifeko zuzendari Gonzalo Ferreren arabera, hainbat azterketaren ostean erabaki zen ez zela beharrezkoa galgatze sistema automatikoa Santiagoko sarbidearen zati horretan. Gainera behin eta berriz esan zuen denbora nahikoa eduki zuela gidariak trena balaztatzeko.

Bestetik Renfeko zuzendari Julio Perez Pomarrek azaldu zuenez, Jose Garzon tren gidariak uztailaren 24ko 12:35etan hasi zuen bere lan eguna eta istripuaren momentuan 8 ordu eta 46 minutuko lan jarduna zeraman, ordu kopuru hori legearen mugen barruan dagoela argudiatu zuen. Bi enpresariek adierazi zuten istripuaren erantzukizuna ez dela beraiena.