argia.eus
INPRIMATU
Galiziako herri batek etxebizitza hutsak erabiliko ditu isolamendua bete ahal izateko
  • Barreiroseko udalak (Lugo) konfinamendua pasatzeko tokirik ez dutenentzat higiezinen burbuilagatik hutsik geratutako etxebizitzak eskaintzeko asmoa agertu du. Momentuz norbanako eta hoteletako jabeen artean 20 ohe inguru bildu dituztela adierazi du, eta beste 40 lortzeko ahalmena dutela, udal aterpeetan.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko martxoaren 18a
Barreirosen higiezinen burbuilagatik 600 etxebizitza inguru geratu dira hutsik.

3.000 biztanleko herria da Barreiros, baina 600 etxebizitzatik gora ditu hutsik, eta 3.000 bigarren erresidentzia inguru, Praza-k argitaratu duenez.

Aurreko agintaldian ugaritu ziren bigarren etxebizitzetara bideratutako eraikuntzak herrian, izan ere, Alfonso Fuente Alderdi Popularreko alkate ohiak metro karratua hiru eurotara saltzeko baimena eman zuen. %123 hazi zen eraikuntza herrian.

Orain, Ana Hermida BNGko alkateak udala etxe jabeen eta osasun-agintarien arteko bitartekari izateko aurkeztu du.