Antonio Río Montero azken brindeiroetako bat zen. Brindoa da Galiziako ekialdeko mendietako ahozko inprobisazio genero nagusia, ezkontzetan egiten zena. Nos Diariok eman du Rio Monteroren heriotzaren berri.
Pedrafita do Cebreiro herrikoa zen 'O Ribeira de Louzarela' ezizenez ezaguna zen brindeiroa. Brindoak ezkontzetan interpretatzen ziren lau bertsoko koplak dira, errima bikoitia dutenak. Galiziako ekialdeko mendialdea izan da brindeiroetan zonalderik aberatsena, Galiziako beste toki batzuetan regueifeiro deitzen diete.
Antonio Rio 13 urte besterik ez zituela hasi zen brindoak egiten eta hamarkada hauetan Galiziako ahozko inprobisazioaren munduan erreferentzia izan da.