Datorren larunbatean aurkeztuko dute ekimena Santiago de Compostelan. Kataluniako Òmnium Cultural elkartearekin antzekotasunak dituztela adierazi dute sortzaileek.
“Parte hartze demokratikorako tresna horizontala jendarte galiziarrarentzat, inolako dependentzia ekonomiko edo alderdikoirik gabea”, hala definitu du proiektua Mar Lopes elkarteko behin behineko zuzendaritzako kideak. Oraindik elkartea ez baitute sortu eta beraz egungo organoak ez dira behin betikoak.
Galizieraren naturalizazioa, estaturik gabeko gainontzeko nazioekin harremana, ama-lurraren defentsa, ekonomia jasangarria bultzatzea eta kultura galizieraren zabalkundea jo dituzte helburutzat.
Proiektuak oinarritik garatu nahi dituzte eta ez dute aurreikusten instituzioetan parte hartzea, ezta hauen diru laguntzarik jasotzea ere. Antzekotasunei dagokionez, ANCren antzekoak izan nahi duten galdetuta Òmnium Cultural erreferentzia egokiagoa dela uste dute ANGko kideek.