Nestor Regoren eskutik, Bloque Nacionalista Galego berriz ere Espainiako Kongresuan egongo da. Ospakizunez hartu dituzte Galizian izandako emaitzak BNGko jarraitzaileek eta haiei zuzendu zaie Rego.
"Esan nahi dugun lehen gauza da hauteskunde hauetan genuen helburua bete dugula: BNG berriz ere kongresuan egongo da", adierazi du txalo zaparrada artea.
Regok nabarmendu du bera ordezkatzen duen alderdiaren eta Galiziaren "berezko" ahotsa eramango duela Kongresura. Madrildik "polarizatutako" kanpainan izandako zailtasunak gogorarazi ditu hala ere, emaitzak balioan jartzeko, soilik "telebista barruan" zuedenei kasu egin zaielako eta BNG ez dela espazio horietan egon kexa agertu du.