argia.eus
INPRIMATU
Galizia gobernatzea jarri du helburu BNGk bere XVII. Nazio Asanbladan
  • Ana Pontón alderdiaren buruan berretsi dute %99ko babesarekin. “Oinarri soziala zabaldu” beharra defendatu du Pontónek.

ARGIA @argia 2021eko azaroaren 08a
Argazkia: bng.gal

BNGko 3.000 kidek hartu dute parte igandean alderdiaren XVII. Nazio Asanbladan. Pontón zen hautagai bakarra alderdiaren presidente izateko, eta babes ia erabatekoa eskuratu du: %99. Pontónek mintzaldia egin du, eta BNGk Galiziako Gobernua eskuratzeko“aukera historikoa” zabaldu dela defendatu du. 2024ko hauteskundeetarako BNGren erronka “oposizioaren buru izatetik gobernuaren buru izatera” pasatzea izango da, Pontónen esanetan. Epe laburreko helburu bezala jarri du alderdia “gizartearen gehiengora eta herritarren sektore zabalagoetara” heltzea. Horretarako, estatutua “zukutzearen” alde egin du, “galiziarrei bizitza hobeago bat ematea ahalbidetzen duten erreminta guztiak eskuratuz”.