Manifestazio jendetsua egin dute Bilbon turismo masiboak Bilboko Alde Zaharrean duen eragin kaltegarria salatzeko.
Ehunka herritar bildu dira asteazken arratsaldean auzoko turistifikazio prozesuaren aurrean euren kezka azaltzeko. Udalari azaldu diote auzoko ekonomiaren garapena ezin dela soilik turismoan oinarritu, "aisialdi leku" edo "pasako leku" izatetik harago, bertan jendea bizi dela gogorarazi dute.
Zazpi Kaleetan barna protesta egin dute herritarrek, Bihotzean elkarteak eta SOS Alde Zaharra plataformak deituta. Turistifikazio "fenomeno erraldoiaren" aurrean euren burua kaltetutzat dute, espazio publikoaren pribatizazio, espekulazio eta "degradazioarekin", eta "turismoaz aprobetxatuz dirua irabazi nahi dutenen mesedetan" auzoa eraldatzen ari dela salatu dute.
Hala, Juan Mari Aburto alkateari zuzenean galdetu diote ea zer hiri eredu nahi duen: "Alde Zaharra ez dago salgai", aldarrikatu dute bertaratutakoek.
Segidako argazkiak Txeng Meng erabiltzaileak paratu ditu Flickr-en eta ARGIAri utzi dizkio egileak: