argia.eus
INPRIMATU
Galder Barbado amurrioarra aske geratu da epaiketaren zain
  • 6.000 euro ordaindu ostean behin-behinean aske utzi dute Barbado. Asteartean baldintza berdinetan espetxetik irten zen Aitor Zelaia gasteiztarrarekin batera atxilotu zuten, otsailean.

ARGIA @argia ARGIA @argia 2019ko abuztuaren 01
Galder Barbado Bonilla, erdian, espetxeetik irten berri. Argazkia: aiaraldea.eus

Arratsaldeko lehen orduan Darocako (Zaragoza, Aragoi) espetxetik irten da Galder Barbado Bonilla gazte amurrioarra. Senideak eta lagunak zituen zain espetxe atarian. Iluntzean dira Amurriora ailegatzekoak.

Otsailean atxilotu zuen Ertzaintzak gazte amurrioarra. Operazio berean Aitor Zelaia gazte gasteiztarra ere eraman zuten. 2014-2015 urteetan gertatutako hainbat sabotaje ekintza egozten die Poliziak. Atxilotua izan aurretik, Barbadok hainbat alditan salatu du publikoki bere aurkako polizia jazarpena.

Espetxeratuta izan diren sei hilabeteetan dispertsatuta egon dira Barbados eta Zelaia. Lehenik Madrilgo Soto del Real espetxean eta ondoren gaur arte Zaragozako Daroca espetxean.