argia.eus
INPRIMATU
Galizierak ere badu bere domeinua Interneten: .gal
  • Interneteko izen eta zenbakiak esleitzeaz arduratzen den ICANN korporazioak .gal domeinua sortzeko kontratua sinatu du. Puntogal elkartea 7 urtez egon da lanean galiziar kulturaren eta hizkuntzaren adierazgarria izango den tresna sortzeko.

Iera Aranburu @ieraran 2014ko apirilaren 14a
Galiziera sustatzen duen Puntogal elkarteko zuzendaritza. (Argazkia: eldiario.es)

Galiziera erabiltzeko eta kultura galiziarra sustatzeko konpromisoa hartzen duten webguneek domeinu berria erabili ahal izango dute ICANN korporazioaren webgunean adierazi dutenez: “Galiziar komunitateak erabili ahal izateko sortu da .gal domeinua”.

2005. urtean onartu zuten .cat domeinua. Iaz, berriz, .eus domeinua erabiltzeko baimena eman zuen ICANNek.

Puntogal elkarteak adierazi du domeinuak galiziar gizartearen, kulturaren eta hizkuntzaren ospea handitu egingo duela: “Hiztunen autoestimua areagotu egingo da eta gure hizkuntzarekiko jakin-mina hazi egingo da”.