2024ko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dute LAB • ESK • STEILAS • EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek aurtengo otsailean. Emaitza larriak bildu dituzte: geroz eta behargin gehiago hiltzen dira haien lanpostuetan.
Bi ikuspegi nagusitatik garatzen dute sindikatuek urteroko ezbeharren txostena. Lehenik eta behin datuak azaleratzeko, normalean heriotza eragin duten istripu traumatikoenak. Eta beste aldetik, istripu hauek ze egoeratan eman diren aztertzeko: sektoreak, prekaritate maila… Baina txosten honen betebehar nagusia “datu ofizialak hartu, xehatu eta gezurtatzea da. Datu horien atzean administrazioaren amarrua desmuntatzea da helburua”, hala azaldu digu LABeko kidea den Inkok.
Gaixotasunen eta istripuen sailkatzea, lanarekin harremantzea edo harreman eza, “erabaki politiko baten isla” dela dio Inkok. “Ikusten errezana heriotz istripuak eta istripu larriak dira, sektoreengatik gizonezko aurpegi maskulinoa gizonezkoa izan dezakete, baita ere migratua eta arrazializatua kasu larrienetan.
Aldiz gaixotasun profesionalek errekonozimendu gutxien daukaten horiek, emakumezko aurpegia dute. “Sektore femeninoetan ematen diren arazo muskuleskelestikoek eta gero eta indar gehiago hartzen ari diren arrisku psikosozialek” eragindako gaixotasunak dira hauek. Hor ematen da, Inkoren hitzetan “amarru latzena.” Amarru hauen atzean, adminstrazioaren barruan, mutuek duten rol garrantzitsua azpimarratu du LABeko kideak, “asoziazio enpresarialak dira finean”, eta hala jokatzen dute.
LABetik administrazioa seinalatzen dute azpi-eregistro nabari honen arduradun nagusitzat. Honen adibide minbizien kasua: “2023an soilik 43 minbizi aitortu ziren lanak eragindako minbizitzat.” Adituek aldiz, zera diote: “gizartean ematen diren minbizien %10ra bitarte izan daitezkeela lanak eragindakoak. Hauek ez direla istripuak, erailketak baizik salatu du Inkok.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai: