argia.eus
INPRIMATU
Gaitzak jotako gaixoaren etxeko hondakinak modu berezian bildu behar dira
  • Covid19 birusarekin kutsatutako 
kasuren bat duzu etxean? Isolamenduan 
dagoen etxebizitza batean bizi zara? Hau da Udalak plazaratu duen gida modukoa.

Usurbilgo Noaua @noaua 2020ko martxoaren 22a
Argazkia: www.freepik.es.

BAT. Kutsatuta dagoen pertsonaren erabilera bakarreko materialak, bere zaintzailearenak, eta pazientearen gainerako hondakinak: sartu poltsa batean, eta ondo itxi (1go poltsa).

Pazientearen logelaren barruan egin.

BI. Sartu 1go poltsa, zaintzailearen erabilera bakarreko materialarekin (eskularruak, 
maskarillak...) beste poltsa batean, eta ondo itxi (2. poltsa). Pazientearen logelaren barruan, ate ondoan.

HIRU. Sartu 2. poltsa errefusaren kuboan (3. poltsa), eta ondo itxi. Deitu Udalera (669 87 40 22). Udala joango da hondakinak jasotzera.

LAU. Arretaz garbitu eskuak, ura eta xaboia erabilita, 40-60 segundoz.

Gainerako herritarrentzat oharra

Gainerako herritarrek: Eskularruak, maskarillak, 
mukizapiak... Errefusaren kubora bota. Kalean tokatzen bazaizue, errefusaren edukiontzian bota.

Eta bestelakoan, jarraitu 
ohi bezala sailka birziklatzen.

Argazkia: www.freepik.es