Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu dituzte. Hiru administraziotan banatuta egoteak biziki zailtzen du datuon bilduma.
Donostian aurkeztu dute txostena ostegun honetan Iñaki Dorronsoro Gaindegiako lehendakariak, Xabier Oleaga idazkariak eta Anjeles Iztueta txostenaren koordinatzaileak. Gaindegiako webgunean ikus daiteke txostena. Euskal Herri osoko datuak eskaintzen ditu, Europar Batasuneko herrialdeekin erkatuta (batez bestekoa EB27 izendatzen da). Oleagak azpimarratu du Espainiara eta Frantziara begiratzeko ohitura dugula, eta orduan ondo goazela esaten dugula, baina Europara begiratuta, han puntan daudenetatik oso atzera gaudela zehaztu du.
Lau bloke handitan banatzen dute azterketa: demografia, ekonomia, gizartea eta ingurumena. Hona erradiografiaren datu esanguratsuenak.
Biztanleria
Bi hamarkadetan hazi egin da, 2004an 2.953.004 biztanle ziren Euskal Herrian, eta 2024an 3.231.287. Herrialde gehienean izan da hazkundea, eta bereziki Nafarroa Garaian eta Araban. Zuberoan biztanleria gutxitzen joan da urtez urte. Euskal Herriko lurraldeen artean Bizkaiak %35,9ko pisu demografikoa dauka, eta ondoren daude Gipuzkoa (%22,6) eta Nafarroa Garaia (%21,0). Zuberoa da lurralde txikiena, biztanleriaren %0,5arekin.
Jaiotze tasa. Behera egin du, 2000. urtean mila biztanleko 8,7 ume jaio ziren eta 2022an 6,6. EB27aren batez bestekoa 2000ko 10,5etik 2022ko 8,7ra jaitsi da. Populazioak nabarmen zahartzen jarraitzen du.
Migrazio fluxuak. Datuek bereizten dituzte Espainia eta Frantziatik etorritakoak edo munduko beste leku batzuetatik hurbildutakoak: Espainian eta Frantzian jaiotako euskal herritarrak 485.391 (%15) dira eta beste herrialdeetan jaiotakoak (%12,2). Oro har, Hegoaldean Espainiako nazionalitatea eta Iparraldean Frantziakoa dutenak batuz gero, herritarren %91,3 dira.
Ekonomia
Barne Produktu Gordina. BPG 57.629 milioi eurokoa zen 2000. urtean eta 112.811 milioiko izan da 2022an. BPG biztanleko 35.309 eurokoa izan zen, EBko batez bestekoarekin bat datorrena. Europan, dena den, desberdintasun handiak daude BPG-pertsonako parametroetan, 3.700 eurotik 90.400 eurora. Euskal Herria, Europako hegoaldeko herrialde gehienen gainetik dago, baina ipar-mendebaldekoen azpitik.
Errenta erabilgarria. Kontzeptu honek hobeto islatzen du pertsona bakoitzak urtean zehar kontsumoan edo aurrezteko duen dirua. Euskal Herriko errenta erabilgarria 2021ean 19.584 eurokoa izan zen, Europar Batasuneko batez besteko (17.800 euro) baino handiagoa da, baina ipar eta mendebaldeko Europako beste herrialde batzuetakoa baino txikiagoa, hala nola Luxenburgo (36.700 euro) eta Suedia (26.000).
Espainia, Frantzia eta Alemaniara esportatzen du batez ere Euskal Herriak. Eta inportatu Espainiatik nagusiki, baina Txinatik eta AEBetatik ere gero eta gehiago. Zerbitzuena da sektore ekonomiko indartsuena, azken zortzi urteetan %63,2tik %65,3ra handitu da; eta industriak behera egin du, denbora berean %27,3tik %26,1era.
Enplegua. Enplegu tasak gora egin du Euskal Herrian, 2002an %71 zen eta 2023an %75,7 (EBko batez bestekoa %75 da egun). Langabezia tasari dagokionez behera egin du hogei urtetan, %12,6tik %8,1era (EBko batez bestekoa %6,1). Oro har errepikatzen da lehentxeago aipatutakoa: Europako hegoaldeko herrialde gehienak baino hobeto dago, eta ipar-mendebalekoetatik nahiko gora.
Gizartea
Datu zaparrada handia dago esparru honetan. Hemen nabarmendutako alor eta zenbaki batzuk.
Euskara. Euskaldun kopuru eta proportzioei dagokienean, azken 20 urteetan, irabaziak egon dira kopuruetan eta proportzioetan Hego Euskal Herriko ia periferia guztian. Bizkaia eta Gipuzkoako bihotzean eta Lapurdin euskaldun gehiago daude, baina proportzionalki behera egin dute, eta Behe Nafarroan eta Zuberoan galerak izan dira maila guztietan.
Pobrezia tasa eta gizarte babesa. Euskal Herriak 2023an %16,2ko pobrezia arrisku tasa du, 2015ean %17,2tik %12,8ra jaitsi zen, baina 2019tik aurrera pixka bat handitu da. EB27n %21,3koa da, Espainiak %26,5eko tasa du, eta Finlandiak eta Norvegia %15,8ko tasa dute.
Gizarte babeserako datuei dagokienez, Euskal Herriak 2010-2019 artean gizarte babeserako gastuaren BPGaren ehunekoa mantendu du, %23,8tik %24,3ra igo da. EBko batez bestekoa %28 da. Hemen beste herrialde hauetakoa: Frantzia (%33,4), Danimarka (%31,7), Finlandiako (%30,1), Alemania (%30,0), Grezia (%25,4) eta Espainia (%24,1).
Ingurumena eta energia
Euskal Herrian berotegi efektuko gasen isurketak 11,8 CO2-eq(kt) (CO2 baliokidea kilotonatan) biztanleko 8,6ra jaitsi dira 2005etik 2022ra. EBko batez besteko isurketen gainetik dago –9,9tik 7,8ra jaitsi dira han–.
Energia. Euskal Herriko energia kontsumoan ez da beheranzko joera argirik antzematen eta Europako estatuekin alderatuta, energia kontsumo altuenen artean kokatzen da. Petrolio kontsumoak gora egin du, %39,8tik %43,3ra. EB27k, aldiz, jaitsi egin du %38tik %35era 2020an. Energia elektriko gutxiago kontsumitu da Euskal Herrian (-1,7) eta EBn igo (+0,4). Energia berriztagarrietan 2,1 puntuko igoera eman da Euskal Herrian, 2,8koa berriz EBn. Gas naturalean bakarrik hobetzen du Euskal Herriak, hemen kontsumoak 4 puntu egin duen behera eta EBn 0,5 gora.
Elikadura. Azken hamabost urteetan janari kontsumoa nabarmen jaitsi da Euskal Herriko etxeetan: 2008ko 2.012.068 kilogramoetatik 2023ko 1.779.969 kilogramoetara. Kontsumo orokorrean, fruta freskoa (91 kg), esnea (74 kg) eta barazki freskoa (57 kg) dira gehien kontsumitzen diren produktuak. Barazki freskoaren kontsumoa apur bat igo da, ogia ia erdira murriztu, (21 kg gutxiago), eta fruta freskoa eta esneak ere gutxitu dira (-18).
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]
Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.
Auzoak behar asko dituela nabarmendu dute eta Kristobaldegik beharrei erantzun ahal diela: auzo baratzeak, biltegia, kultur etxea, zaharren egoitza, eta abar.
Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]
Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]
Paris 365 jantokiak ez ditu martxora arte aurrez aurreko afariak emango eta erakundeei inplikazioa eskatu die konponbidea lortzeko.
Otsailaren 6an hasi eta 27ra bitarte, lau ekitaldi antolatu dituzte Donapaleun. Lehena herriko etxean iraganen da, eta ondokoak Bideak gunean.
Plataformak ostegunerako Iruñeko udaletxe plazan elkarretaratzea deitu du 18:30erako, hiru alderdiek eraikinarekin izandako jarrera salatu eta eraistearen aldeko hautuan berresteko.
Otsailaren 5ean Donostian "Trantsizio energetikoa eztabaidan: aukerak eta arriskuak" izenburua duen mahai-inguruan parte hartuko dute Mikel Otero EH Bilduko trantsizio ekologikorako arduradunak eta Aitziber Sarobe natur kontserbazionistak. Ekitaldi hau lau talde... [+]
Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]
Nafarroa Beherean, Aiherrako 'Beltzegitea' etxean kokatuko da Eguzkilore haurtzain-etxe berria. Euskara, natura eta motrizitate librea oinarri harturik, heldu den apirilean hasiko dira zerbitzua eskaintzen.
Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.