argia.eus
INPRIMATU
Gaindegiak jarduna eten du zailtasun ekonomikoen ondorioz
  • Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak bertan behera utzi du bere jarduna arazo ekonomikoengatik. Gaindegiaren helburua nazio garapenari lagungarri zaizkion edukiak landu eta eskaintzea da.

ARGIA @argia 2021eko uztailaren 02a

Gaindegiaren helburua Euskal Herriaren nazio garapenari lagungarri zaizkion edukiak landu eta eskaintzea da. 2004an Euskal Herriko zenbait eragile ekonomiko eta sozialen bultzadaz, sortu zen Gaindegia. Horretarako aldian aldiko argitalpen monografikoak, infografiak, mapa interaktiboak eta datu estatistikoak sortu eta zalbadu izan ditu azken 17 urteotan.

Ekainaren 30etik aurrera, ordea, behategiaren jarduna bertan behera utzi behar izan dute arazo ekononomiak direla eta.