argia.eus
INPRIMATU
Gabriel Aresti omenduko dute gaur Bilbon eta Larrabetzun

2008ko urriaren 14a

Gabriel Aresti (1933-1975) poeta omenduko dute gaur Bilbon eta Larrabetzun, bere jaiotzaren 75. urteurrenean. Arratsaldeko 19:30ean poesia errezitaldia egingo da Bilboko Bidebarrietako liburutegian. Uxue Alberdi eta Erika Lagoma bertsolariek, Igor Estankona idazleak eta Hedoi Etxarte poeta eta musikariak parte hartuko dute emanaldian. 20:00etatik aurrera, bestalde, Koldo Izagirre idazleak hitzaldia eskainiko du Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Ondoren, Joseba Tapia musikariak bere letrei soinua jarriko die.