Opari hau ez da izango momentuan ireki, gozatu eta egun gutxian bazter batean geratuko den horietakoa. Urte osoan gozatzeko zerbait ariko zara ematen, astero helduko baitzaio etxera aldizkari bat.
Harpidetzaren bonua eta gutun-azal berezi bat bidaliko dizkizugu etxera. Mesedez, kontutan hartu postak etxeetara iristeko denbora behar izaten duela, eta beraz, ez utzi azken egunerako. Hala ere, jakin, ordainketa egitean bonua PDF formatuan ere bidaliko dizugula e-postaz, eta zeuek inprima dezakezuela.
Gutun-azal horrekin, kazetaritza independentean murgiltzeko pack osoa ariko zara oparitzen: ARGIA astekaria astero paperean, Larrun monografikoa hilero paperean eta udan Gakoak 100 orriko aldizkari berezia.
Zenbat balio du? Zuk erabakiko duzu zenbat diru jartzeko prest zauden urtebeteko harpidetzaren truke. Gure harpidetza eredua horrela da. Urtebeteko harpidetza hasiko da oparia jaso duenak bonua aktibatzen duen unean eta urtea amaitzen denean ez da automatikoki berrituko harpidetza. Alde horretatik lasai.
Azkenik, jakin, opari hau eginez ARGIAri bultzada ematen ariko zarela, euskaraz kazetaritza independentea egiten jarrai dezagun.
Ideia gustatuko zaizuelakoan.