argia.eus
INPRIMATU
Gabonetan EAEtik ateratzeko ziurtagiria aldean eraman beharko da
  • Abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegotik ateratzea edo bertan sartzea baimenduta egongo da, baldin eta bidaia familia arteko topaketetarako bada. 

ARGIA @argia 2020ko abenduaren 14a

Abenduaren 12az geroztik udalerritik ateratzeko debekua bertan behera geratua da. Lurralde historikoan udalerri batetik bestera ibiltzeko debekurik ez dago. Ondoko lurralde historikora igarotzeko modu bakarra, alboko herria izatea da.

Mugikortasun muga horiek abenduaren 23tik aurrera malgutuko dira, 23tik 26ra eta 30etik 2ra EAEn sartu eta bertatik ateratzeko aukera izango baita. Horretarako baimen agiria aldean eraman behar da eta lotura honetan duzue betetzeko eredua.

Eusko Jaurlaritzak abenduaren 9an eman zuen Gabonetarako neurri berezien berri. Lotura honetan duzue laburpena.