La Malbaieko hitzordua bukatu eta berehala, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak G7aren hurrengo goi-bilera Biarritzen egingo dela baieztatu die komunikabideei .
“Nazioarteko ekitaldiak hartzeko esperientzia eta hotelak ditugu” azaldu du Eliseoko nagusiak. Goi-bilera 2019ko ekainaren hasieran izango da baina eguna zehaztu gabe dago.
“Hiriak oihartzun handia hartuko du eta ekonomikoki ere irabaziak egongo dira” dio Didier Borotra Biarritzeko alkateak.
Hiritarrak kezkatuta daude “segurtasun indarren areagotzeak gastu handia ekarriko du”. Kanadan, segurtasun indarretan 250 milioi dolar gastatu dituzte.
Kanadan 8000 polizi jarri dituzte bi eguneko goi-bilera honetarako, segurtasun indarretan 250 milioi dolar gastatuz.
Azken G7a La Malbaien (Kanadan) ospatu da pasa den ostiral eta larunbatean eta bertan batu dira Alemania, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batuko buruzagiak.
Muga-zergak murriztea eta Munduko Merkataritza Erakundea berriztatzea izan dira hartu dituzten konpromisoak.
Justin Trudeau Kanadako lehen ministroak bilera eta gero egindako adierazpenak, “faltsuak direla” adierazi du Donald Trump AEBetako presidenteak. “AEBetako muga-zergak iraingarriak direla esan du Trudeauk baina hori ez da egia” dio Trumpek.
Ostiral zein larunbatean ezberdintasunak nagusi Kanadako bileran. Honen aurrean Donald Trumpek AEBetako presidenteak adierazpen bateratua ukatu eta muga-zergak igotzeko keina egin du.