Ez gauden isilik, agertu dezagun kexua. Biarritzen bilduko dira agorril hondar honetan munduko zazpi estatu azkarrenetako buruzagiak. Hots, mundu honen egoerari buruz errespontsabilitate handiena duten buruzagiak.
Beldurtzeko polizia eta seguritate neurriak ari dituzte apailatzen Biarritzen eta Ipar Euskal Herri guzian, gizon emazte boteretsu horien gerizatzeko. Etxean hetsirik eta isilik atxiki nahi bagintuzte bezala. Deitu nahi dugu begiak zabaltzera, konprenitzera zer den gertatzen ari dena, eta gogoan duguna ozen agertzera. Ongi bizi direnentzat, gauzak ongi doazela pentsa daiteke. Bizkitartean, mundu zabalari begiratuz, jendeen zati haundia arras egoera tristean bizi da:
– Miliar bat jende gosearekin, gure planeta honek denen asetzekoa balukeelarik.
– Ezin asmatuko injustizia, hiru biztanleetatik bat pobrezia haundian dagoelarik. Besteak beste 2018an mundu osoan sortu aberastasunen %46a jendeen %1ak bereganatu du.
– Klimaren beroaldia kontrolatu ezina bilakatzen ari da, miseria eta gerrak akuilatuz. – Gero gehiago laborantzako lur suntsitzen da intentsifikazio eta industrializazioaren gatik.
– Milioika jendek beren biziaren arriskutan, sorterria uzten dute, eta migrazioaren bideak hartzera bortxatuak dira.
Hori guzia gertatzen ari da behar litezkeen erabakiak hartzen ez dituztelako munduko politika buruzagiek, eta gehienetan interes ekonomikoei uzten baitute eskua.
Hori da gure mundua! Eta gu ere, Iparralde honetako barnealdekoak, mundu horretakoak gara! Hemen berean lehiatu behar dugu hemengo sufrikario, prekarietate, eta injustizia guztien kontra, mundu osokoen kontra altxatu behar dugun bezala
Hori da gure mundua! Eta gu ere, Iparralde honetako barnealdekoak, mundu horretakoak gara! Hemen berean lehiatu behar dugu hemengo sufrikario, prekarietate, eta injustizia guztien kontra, mundu osokoen kontra altxatu behar dugun bezala. Mundu honetako sufrimendu eta injustizia bakar batek ez gaitu isilik eta asaldarazi gabe uzten ahal! “Beste mundu bat posible da!” entzuten eta oihukatzen dugu. Ez dute hitz hutsak gelditu behar! Euskal Herrian bezala, munduko alde guzietan iniziatibak sortzen dira, bestelako mundu hori errealitate bihurtzen has dadin berehala. Hona nolako oinarriak nahi ditugun mundu berriarentzat : elkartasuna, autonomia, iraunkortasuna, berlokalizazioa, urriago eta zuhurrago bizitzea, Estatu azkarrenen buruzagiak hitz ederretan ariko direlarik Miarritzeko palazioetan, gailur alternatiboa iraganen da Hendaian eta Irunen, alde guztietatik etorriko diren parte-hartzaileekin.
Deitzen dugu Iparralde Barnealdeko jendea gailur alternatibora hurbiltzera agorrilaren 21etik 23ra, Irungo FICOBAn eta Hendaian antolatuak diren konferentzia eta mahai inguruetara. Han, Euskal Herriko, Frantziako eta mundu osoko lekukoak eta hizlariak ariko diren urgentzia klimatikoaz, prekarietate sozialaz, estaturik gabeko nazioez, laborantza iraunkorraz, ekonomiaren berlokalizazioaz, edo emakumeen borrokez. Deitzen dugu ere jendea nonbrean, agorrilaren 24an, Hendaiatik Irunera antolatua den manifestaldi herrikoi eta koloretsura. Guk ere erran behar dugu, goraki, mundu hau ez zaigula onargarri. Aitzindariari erran behar diegu ozen, ORAIN dituztela erabakiak hartu behar bizia eta zuzentasuna posible izan daitezen guzientzat planeta honetan denean. Sekulan, historian zehar, ez da izan gaur dagon urgentziarik. Alternatiben herrixkak, manifestaldiak bezala, izan nahi dute baketsu, familiarra, probokazio eta bortizkeria mota guziak errefusatuko dituena. Aniztasuna, errespetua eta determinazioa izanen dira egun horien printzipioak.
Munduko boteredunek Biarritz hautatu dute beren mundu “zaharraren” promozioa egiteko. Guk, Irunen eta Hendaian erakuts dezagun mundu berria, solidarioa eta humanoa, posible dela, eta eraikitzen ari dela!
Lehen izenpetzaileak: