argia.eus
INPRIMATU
Futbolzale galiziarraren hilketaren ustezko hiru erantzule espetxera
  • Francisco Romero hil izana leporatuta, hiru gizonezko kartzelaratu ditu poliziak. Aste honetan atxilotutako gainerako 30ak aske utzi dituzte kargupean, militar bat izan ezik; hau kargurik gabe askatu dute.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko abenduaren 19a
Atxilotutako gainerako Frente Atleticoko 30 kideak aske geratu dira, baina karguekin. (Arg: EFE)

Asteartean atxilotu dituzte ustezko erantzuleetako bi, Parlako 33 urteko taxi gidari bat eta Alcobendaseko 21 urteko gazte bat. Asteazkenean atxilotu dute hirugarrena, Parlakoa hau ere.

Atxilotutako Frente Atleticoko 30 kideak aske geratu dira, baina karguekin. ABCk jaso duenez, zale horiek ezin izango dute Vicente Calderon futbol zelaitik kilometro bat baino gutxiagora egon, eta Atletico Madriden partidu guztietan sarrera debekatua izango dute.

Kargurik gabe askatu duten bakarra Larrialdietarako Unitate Militarreko kide bat da. Hegazkin-txartel batzuen bidez frogatu du azaroaren 30ean ez zela Madrilen egon, Vocento taldeko egunkarien arabera.