argia.eus
INPRIMATU
Futbol zelaian jasotzen dituzten irain arrazistak, bizkarrean idatzita
  • “Tximua”, “Esklabo”, “Sudaka”, "Moro", “Ijitoa”… Futbol denboraldian entzun behar izan dituzten irainak kamisetan idatzita atera dira Alma de África taldeko jokalariak azken partidura. Gehiengoa migratzailea da Andaluziako hirugarren mailako talde honetan eta garbi utzi nahi dute jokalariek: "Irainen gainetik gaude”.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2019ko maiatzaren 28a

Omar, Bassirou, Eric, Abdoulaye, Osaivbie, Ivan, Issa, Modou… Hamabi nazionalitate ezberdinetako lagunek osatzen dute Alma de África, bost urte daramatzate jokatzen eta denetik entzuten dute zelaian, publikoaren eta aurkarien aldetik. Denboraldiko azken partiduan, euren izenen lekuan "Nigga", "Gorila", "Moro" eta beste idatzi dute kamisetan, irain xenofobo eta arrazistak protesta bihurtuz.

“Mundu guztiak ikus ditzala irain arrazistak”

“Ekimen honen bidez jendea sentsibilizatu nahi dugu, mespretxu honetaz kokoteraino gaudelako eta errespetua nahi dugulako. Mundu guztiak ikus ditzala jasotzen ditugun irain arrazistak”, azaldu dute.

Futbolaren onurak ere azpimarratu dituzte taldekideek, integratzen lagundu baitie: "Alma de African familia bat gara".