argia.eus
INPRIMATU
Hannoverren atentatu beldurrez hustu dituzte futbol zelaia, tren geltokia eta musika areto bat
  • Alemania eta Herbehereak partida jokatzeko ziren HDI Arena estadioa, TUI Arena musika aretoa, eta tren geltokiaren zati bat hutsarazi zituzten “segurtasun arrazoiengatik”. Alemaniako poliziak adierazi du “zantzu zehatzak” zeudela eraso bat gertatzeko. “Objektu susmagarriak” aurkitu zituzten estadioan eta tren geltokian.

Asier Arrate Iruskieta @AsierArrate 2015eko azaroaren 18a
Futbol partida 20:45ean zen hastekoa, baina zazpiak aldera poliziak bonba mehatxu baten berri izan zuen.

Futbol partida 20:45ean zen hastekoa, baina zazpiak aldera, estadioko ateak ireki zirenean, poliziak bonba mehatxu baten berri izan zuen. Ez zuten utzi inor gehiago sartzen, eta barruan zeudenak atera zituzten. Partidara joatekoa zen Angela Merkel gobernuko beste kide batzuekin. Bertan behera utzi duten bigarren partida da. Atzo, Espainia eta Belgikaren arteko lehia ez jokatzea erabaki zuten. Zortziak aldera musika aretoa ebakuatu zuten, eta ordu bete beranduago hiriko tren geltokia.