Espainiako Futbol Liga Profesionalak adierazi du, partidan iseka aritu ziren Espaynoleko jarraitzaileak identifikatzeko prozesua abiatu duela eta jarraitzaileei gorroto delitua leporatuko diotela.
Iñaki Williams Athletic futbol taldeko jokalariak salaketa jarri zuen Athleticen eta Espaynolen arteko partidaren ondoren, urtarrilaren 25ean. Salatu zuen iseka arrazistak jaso zituela futbol zelaian. Sare sozialetan hala adierazi du: “Triste nago berdindu dugulako, eta batik bat iseka arrazistak jasan ditudalako. Arraza beltzeko edo edozein arrazako inork ez du halakorik entzun nahi. Tokiz kanpo dago, guztiz”.
Futbol Liga Profesionalak zabaldutako oharrean adierazi du larunbatean RCDE Stadiumen gertatutakoa arbuiatzen duela eta kezkatuta dagoela. Duela urte batzuk futbol zelaiko arrazakeriari aurre egiteko hartutako neurriak hobetu behar direla esan dute, orduz geroztik arrazakeriaren aurkako isekak eta gertaera bortitzek behera egin badute ere, argi gelditu delako neurriok ez direla behar adinakoak.
Williamsek partida bukatutakoan salatu zuen gertatutakoa. Ligak dio moduak bilatuko dituela iraindua sentitu den jokalariak segituan arbitroari jakinarazi diezaion eta beharrezko neurriak har ditzan une horretan.