Trumpen garaipenak, Ukrainako gerraren birkokatze geopolitikoa eragiteaz gain, Europaren apustu belikoa agerian utzi du.
Agenda sindikala eta gero, Uberreko grebalari eta ELAko kide Unai Olondok abenduaren 11tik egiten dabiltzan greba mugagabearen berri eman digu. Ostean, asteko gaiari heltzeko industria militarraren norabideari erreparatu diogu.
Trumpen garaipenak, Ukrainako gerraren birkokatze geopolitikoa eragiteaz gain, Europaren apustu belikoa agerian utzi du. Argi daude zeintzuk diren inplikazio politikoak, baina, sarritan, ez diegu ondorio ekonomikoei erreparatzen. Zedarriak euskal think tank-aren hitzetan, armagintzaren sektorea negoziorako abagunea izango da hurrengo urteetan. Euskal Herrian uste baino gehiago dira industria honetan aritzen diren enpresak.
Horretaz hitz egiteko, gurean izan ditugu Gasteizkoak kolektiboko kideak eta Zigor Olabarria ARGIAko kazetaria.