argia.eus
INPRIMATU
Dokumentu hau behar dute langileek EAEn funtsezko jardueretan ari direla baieztatzeko
  • Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Departamentuak jakinarazi du dokumentu bat prestatu duela akreditatzeko funtsezko jarduera batean lan egiten duela hori daraman langileak. Beharrezkoa izango da hori gainean eramatea mugikortasuna justifikatzeko. Lotura honetan deskarga daiteke PDF formatuan.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 30

Beltran de Herediak adierazi du dokumentua zabalduko dutela ondorengo erakundeei esker: Irekia webgunea, eta batez ere Confebask eta Merkataritza Ganberare bidez. Sindikatuei ere helarazi diete formularioa.

Segurtasun Diputatuak esan du Ertzaintzak eta udaltzaingoek kontrolak egiten jarraituko dutela errepideetan. "Nahikoa izango da dokumentu hori gainean eramatea, funtsezko jardueretan ari diren enpresek beteko diete beren langileei".