Japoniako Gobernuak INES eskalako 5. mailatik 7. mailara igo du Fukushimako zentralaren larrialdi egoera. Adierazi dute zentral nuklearretik ateratzen ari den erradiazio maila handia dela; hala, duela 25 urte Txernobylen izan zen istripu nuklearraren pare ezarri du Fukushimako ezbeharra Japoniako Segurtasun nuklearreko agentziak. 30etik 40 kilometrora zabaldu dute ebakuazio gunea.
Duela hilabete lurrikara izan zen Japonian, eta ondorengo tsunamiak kaltetu zuen Fukushimako zentrala. Langile talde batek oraindik erradiazio isuriak geratzeko lanean dihardute, baina ez dute lortzen kontrolpean hartzea. Hori gutxi ez eta azken egunetan lurrikara gehiago izan dira inguru horietan. Atzo, esaterako, Righter eskalan 6,6 graduko lurrikara izan zen.