argia.eus
INPRIMATU
Fukushimako 700.000 tona ur erradioaktibo Ozeano Barera isuri nahi dituzte
ARGIA @argia 2017ko uztailaren 19a
Milaka tona ur kutsatu bota nahi dituzte ozeanora. (Argazkia: Kimimasa Mayama)

Bertako arrantzaleak protestak egiten ari dira plan honen aurka, adieraziz itsasora ur erradioaktibo gehiago isurtzeak arrantza industria arriskuan jarriko lukeela.

Ura tritioarekin kutsatuta dago eta kontzentrazio handitan irentsiz gero minbizia sor dezake.