argia.eus
INPRIMATU
Fuchs eta Castagneten “Non” filma estreinatuko da Hego Euskal Herrian
  • Okzitaniako Capdenac hirian Radial enpresak ateak itxi zituen greba baten ondoren. Langileen kexa sumindua kontatzen du Eñaut Castagnet eta Ximun Fuchs zuzendarien lanak.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko abuztuaren 28a
Non filma

"Non" filmaren atzean Non egitasmoa dago. Proiektuak lau hanka ditu: Le Petit Théâtre Pain antzerki taldea, Aldudarrak bideo kooperatiba, Derrière le Hublot Okzitanian ari den kale antzerkirako mugimendua eta 500 biztanle.

Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatuan estreinatu ondoren, ostiralean helduko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara.

Film koral honek Euskal Gidoi Onenaren Saria eskuratu zuen pasa den Donostiako Zinemaldian.

Gaizka Izagirrek filma Zinemaldian ikusi ondoren egindako kritika irakur dezakezue hemen.