argia.eus
INPRIMATU
Bosgarren barrutian: Fronte Popular Berriko Colette Capdevielle gailendu da
  • Bosgarren barrutiak Baiona eta ingurua hartzen ditu. %70,86ko parte-hartzea izan da barruti honetan eta Colette Capdevielle Fronte Popular Berriko ordezkaria nagusitu da bozen %32,30 eskuratuta.

ARGIA @argia 2024ko ekainaren 30
Dani Blanco / ARGIA

Capdeviellerekin batera Serge Rosso eta Florence Lasserre igaroko dira bigarren itzulira. Serge Rosso RN Batasun Nazionaleko ordezkariak, eskuin muturreko kideak, botoen %27,54 lortu du. Hirugarren tokian gelditu da Florence Lasserre Renaissance Macronen aldeko ordezkaria. Macronistak botoen %26,63 jaso du. 101.136 herritarrek zuten boza emateko aukera. %70,86ko parte-hartzea izan da bosgarren barrutian.

Colette Capdevielle Alderdi Sozialistako kidea 2012 eta 2017 artean diputatu sozialista izan zen. 2017an Florence Lasserrek kendu zion diputatu postua eta 2022an berriz izan zen hautatua. 2024ko hauteskundeotako lehen itzulian aurrera egin du Macronistak.

Hamar hautagaiak

Hamar hautagai izan dira bosgarren barrutitik: Florence Lasserre (Renaissance, Macronen aldekoa), Colette Capdevielle (Fronte Popular Berria, ezkerra, PS), Valérie Castrec (Errepublikarrak, eskuina), Jean-Marie Erramuzpe (EAJ), Serge Rosso (RN Batasun Nazionala, eskuin muturra), Philippe Bardanouve (Lutte ouvrière-Langile Borroka, ezker muturra), Alain Cayuela (Reconquête, eskuin muturra), Johanna Grateloup (ekologista), Jean Claude Labadie (independentea) eta Hélène Susbielle (Résistons!, eskuina).

Ondoko herrietan hauek izan dira emaitzak: 

Baiona: Colette Capdevielle (8.942 boz), Serge Rosso (5.840 boz), Florence Lasserre (5.454 boz).

Mugerre:  Serge Rosso (1.072 boz), Colette Capdevielle (965 boz), Florence Lasserre (779 boz).

Angelu:  Florence Lasserre (7.574 boz), Colette Capdevielle (6.354 boz), Serge Rosso (6.087 boz). 

[[hauteskundeak barrutiak estua 2024 E30 frantziako-legegileak bost]]