Fridays For Future Gasteizek udaleko talde politiko guztiekin batzartuko dela iragarri du, instituzio publikoari neurri zehatzak exijitzeko. Kexu dira, Udalak ez baitu Klimaren aldeko nazioarteko greba arrakastatsutik inolako neurririk hartu.
Iragan irailaren 27an Klimaren aldeko Nazioarteko greba burutu zen, Fridays For Future mugimenduak bultzatuta. Gasteizen ere oihartzuna izan zuen mundu mailako mobilizazioak eta elkarretaratze jendetsua egin zen Plaza Berrian Fridays For Future Gasteizek deitua.
Bi aste igaro dira ehunka lagunek Gasteizko kaleak hartu zituztela eta udalak klima larrialdiaren aurrean pisuzko nuerririk hartu ez dituela salatu du Fridays For Future Gasteizek, udalbatzak klima larrialdia aldarrikatu zuen arren. Iragarri dute udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiekin elkartuko direla, irailaren 27an mahaigainean jarri zituzten neurriak azaltzeko.
Hiru neurri zehatz aurkeztu zioten, Nazioarteko greba egunean, Gasteizko Udalari:
Azken neurriarekin kezka berezia adierazi du, gainera, FFF Gasteizek, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko udalak eta Eusko Jaurlaritzak Ryanairrekin daukaten konbenioa berrizteko intentzioa ere adierazi baitu duela gutxi, sektoreko enpresa kutsatzaileenetariko bat hain zuzen.