argia.eus
INPRIMATU
Frente Atleticoko neonaziek estadioetan jarraitzen dute
  • Agur faxistak egiten agertu dira Atletico de Madrileko ultrak Italian, Torinon, Juventusen aurka jokatutako Championseko partiduan.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko abenduaren 11
Frente Atletikoko neonaziak agur Faxistak egiten Torinoko estadioan. (Argazkia: Giorgio Perottin/ Reuters)

Frente Atleticoko neonaziek Deportivo futbol taldeko zale bat erail zuten azaroan; ordutik, debekatua dute estadioetara sartzea. Orain,  berriro azaldu dira Italian. El Periodico agerkariak argitaratu duenez UEFAn erabat debekatzen ditu halako jarrerak eta kasua aztertuz gero klubak isuna ordaindu beharko luke.

Agur faxistez gain, Frente Atleticoko hainbat bandera ere erakutsi dituzte.

Partidurako sarrerak urriaren 31tik azaroaren 28ra egon ziren salgai, eta beraz, zale galiziarraren hilketaren aurretik eskuratu zituzten eserlekuak.