argia.eus
INPRIMATU
Frantziaren hegazkin-ontzi nuklearra etxera bidean da, militarrak koronabirusak jota
  • Charles de Gaulle hegazkin-ontzi nuklearra, Frantziako itsas armadaren gerra-tresnarik handiena, Toulongo kaira bidean da Atlantikoan zerabilzkien eginkizunak utzita: ontzia eta gainean daramatzan hegazkinak mugiarazteko daramatzan 1.900 eskifaietatik 40 gutxienez koronabirusak jota daude.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 08a
Charles de Gaulle hegazkin-ontzi nuklearra Toulongo portuan.

260 metro luze eta 64 metro arte zabal, 42.000 tonako zama, Charles de Gaulle hegazkin-ontzi energia nuklearrez elikatutak bi motorrek mugiarazten du. 40 gerra-hegazkinen base mugikorra da Frantziak daukan mota honetako pakebot hau.

Apirilaren 8ko goizaldean jakinarazi du Franziako armadak Foch operazio delako baten aitzakian Atlantikoan maniobratan zebilen hegazkin-ontzia etxera bidean datorrela, Marseilla ondoan dagoen Toulongo base militarrerantz, bere eskifaietatik 40 ustez Covid-19 izurriak ukitu dituelako. Ontzian horiek artatzeko adina osasun profesional eta azpiegitura ba omen daukaten arren, armadak hegazkinez helaraziko dizkie gaixoei birusaren testa egin eta zehatzako tratatzeko materialak.

Charles De Gaulle frantsesa da koronabirusak NATO aliantza militarrari jokoz kanpo utzi dion bigarren hegazkin-ontzi atomikoa. Lehena AEBetako armadaren Theodore Roosvelt izan zenen