David Pla eta Iratxe Sorzabal epaituko dituzte Parisen otsailaren 4an eta 5ean. 2015eko irailean atxilotu zituen Frantziako Poliziak Baigorrin.
ETAko kidetzat jo dituzte. Kriminal arlotik epaitu behar zituzten, baina azkenean korrekzionaletik egingo dute. Beraz, bai Plak eta bai Sorzabalek, gehienez hamar urteko kartzela zigorra izan dezakete.
Armak edukitzea eta gaizkile talde bateko kide izatea egotzi diete. Atxilotu eta hainbat hilabetera Plak adierazi zuen konponbiderako ETAren ordezkaritzako kidea zela. ETAren armagabetze prozesuan, aparatu politikoko arduraduntzat hartu zituzten epaituko dituzten biak. Jarduera armatua amaitu zela iragartzeko adierazpena irakurri zutentzat jotzen dira.