argia.eus
INPRIMATU
Frantziako Tourra kari, Euskal Herria mundura ekimena abiatu du Gure Eskuk
  • Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, 'Euskal Herria mundura' izeneko ekimenarekin. Tourreko lehen hiru etapak osoki Euskal Herritik pasako direla baliatuta, "inoiz egin den ikurrinik erraldoiena" zabalduko dute, eta 4.000 ikurrin banatuko dituzte.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko maiatzaren 25

Ekimenaren bidez, Euskal Herria "zazpi lurraldeko herri bat dela eta eskubidea duela bere geroaz erabakitzeko" erakutsi nahi dute. Josu Etxaburu, Gure Eskuko bozeramailea Goiz Berri saioan izan da. Baionan burutuko da Tourreko hirugarren etapa, uztailaren 3an. Horren karietara, bizikleta egun berezia antolatuko du Baionako herriko etxeak ere bai. Lurraldeko txirrindularitzako eragileak bilduko dituen herrixka ere muntatuko du Jacques Portes plazan, goizeko 10etatik goiti irekiko dena. Haurrentzat ere animazioak izanen dira.