argia.eus
INPRIMATU
“Frantziako presondegiek %148ko okupazio tasa dute”
  • OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak 2023 urteko bilana aurkeztu du. Abenduaren lehenetik atxilotu dituzten 75.000 pertsonetatik, 50.000 inguru %148,5eko okupazio tasa duten presondegietan dira, eta 2.748 lurrean ezarritako matalazetan lo egiten dute.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2024ko urtarrilaren 11

Egoera are arranguragarriagoa da Frantziako hamaika presondegitan, okupazioa %200era heltzen baita. Emazte eta adingabe presoen kopurua egonkor segitzen du, %3,7ko eta %0,8ko heinetan, hurrenez hurren. Presondegien gainpopulatzearen ondorioz, Europako Giza eskubideen auzitegiak bi aldiz kondenatu du Frantziako Estatua, 2020an eta iazko uztailean.

Maite Etcheverria OIP elkarteko kidea Goiz Berri saioan izan da: