argia.eus
INPRIMATU
Frantziako Gobernuak mugako kontrolak indartuko ditu azaroaren 1etik aurrera
  • Neurria ezartzeko "ekintza terroristen gorakada eta migratzaileen fluxu irregularra errazten duten sare kriminalen igoera" argudiatu ditu Frantziak. Azaroaren 1etik apirilaren 30era bitartean egongo da indarrean. Horren berri eman dio Frantziako Gobernuak Europar Kontseiluari.

Leire Ibar 2024ko urriaren 21
Frantziak "etengabeko" muga kontrolak ezartzen dituela salatu dute zenbait eragilek. EITB

Erabaki berriak Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdiren arteko arteko lurrei ez ezik, Hondarribia eta Hendaia arteko itsas zirkulazioari ere eragin diezaioke. 

Azken urteetan ugari izan dira Frantziako Gobernuak mugetan ezarri dituen neurriak. 2015ean atentatu batzuen ondorioz mugak ixteko agindua eman zuen Frantziako Poliziak, orduz geroztik kontrolak ezartzen jarraitu dute. “Mugetako kontrolak ohiko” bihurtzea salatu izan dute hainbat eragilek.