argia.eus
INPRIMATU
Frantziako Gobernuak muga pasabideak itxiko ditu 20:00etatik aitzinera, Dantxarinekoa eta Irungoak salbu
  • Covid-19 birus pandemiaren zabalkundea murrizteko neurrien artean, Frantziako Gobernuak gaur larunbata, apirilak 11, 20:00etatik aitzinera, itxi eginen ditu Lapurdi eta Nafarroa arteko pasabide gehienak. Bakarrik bortz pasabidek segituko dute irekita, horien artean Dantxarineko pasabidea.

     

Erran .eus @erran_eus 2020ko apirilaren 11
Arg.: Erran.eus

Baimendutako pasaguneak

  • Biriatu: A63 autopista
  • Irun-Hendaia: Santiago zubia (911 ED)
  • Irun-Hendaia: trena
  • Dantxarinea
  • Arnegi (Luzaide)

Edozein zirkulaziorako debekatutako pasabideak:

  • Irun-Hendaia: Pausu-Behobia
  • Irun-Hendaia: Merkantzia zubia
  • Bera-Urruña: Ibardingo gainetik
  • Bera-Sara: Lizunagatik
  • Etxalar-Sara: Lizarietako gainetik
  • Sara-Zugarramurdi
  • Erratzu-Baigorri: Izpegitik
  • Aldude-Urepel
  • Larraineko gainetik

Zirkulazio-murrizketa horiek ez diete eragiten honako hauei:

  • Segurtasun indarrei eta larrialdi zerbitzuei
  • Suhiltzaile eta sorospen saileko langile eta ibilgailuei
  • Behar bezala identifikatuta dauden osasun arloko profesional mediko eta paramedikoei
  • Kaltetutako belaontzien kudeatzaileen langile eta ibilgailuei, eta…
  • Ezinbertzeko zerbitzu publikoen mantentze-lanez arduratzen diren erakundeen ibilgailuei.

Frantziako Gobernuak zirkulazio-baimena eskatuko du muga pasatzeko, bidaia bakoitzean gainean eraman behar dena.

Hementxe dokumentu horiek inprimitu eta bete ahal izateko lotura.