Eztabaidarik eta botoa emateko aukerarik ez da izan Frantziako Asanblada Nazionalean. Manuel Valls Frantziako Lehen Ministroak uztailaren 5ean Lan Erreforma dekretu bidez onartuko dela adierazi du. Maiatzean ere bide hau erabili zuen Alderdi Sozialistak, lehenengo irakurketan legea onartzeko.
Lau hilabete dira Frantzian erreforma honen aurkako protestak hasi zirenetik. Oposizioak Asanbladan aurkeztutako lege-proiekturako milatik gora zuzenketak eta mobilizazioak, ordea, ez dira aski izan Khomri gisa ezaguna den legea geldiarazteko. Hori gertatzeko aukera bakarra, bide instituzionaletik behintzat, zentsura-mozioa aurkeztea da.
Baina badirudi ez dagoela mozioa aurkezteko aukerarik. Eskuinak Asanbladatik alde egin zuen Valls hartutako neurria azaltzen ari zela eta maiatzean egin zuten arren, oraingo honetan ez dutela mozioa aurkeztuko adierazi dute. Ezkerrak ez du mozioa aurkezteko beharrezkoak diren 58 sinadura biltzea lortu.
Goizez –50.000 pertsona bildu ziren Parisen– eta arratsaldez izan dira manifestazioak uztailaren 5ean, legea onartu aurretik eta ondoren. Nuit Debout mugimenduak deituta Asanblada Nazionala inguratu zuten milaka pertsonak. Asteazken honetarako ere mobilizazio gehiago espero dira.
Whose Parliament? Our Parliament!#manif5juillet Paris
— Global NuitDebout (@GlobalDebout) 5 de julio de 2016
photo @Stef_Burlot pic.twitter.com/w2jb6Zi7CO
On est bien ! On bouge pas ! #NuitDebout et le peuple des nasses squattent l'assemblée nationale #manif5juillet pic.twitter.com/fclgGajrte
— #NOlist (@NOlist_org) 5 de julio de 2016